Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu.
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Gure goiburua: Kalitatea-Bezeroa gogobetetzea

Gure osagaien goreneko kalitatea

Egunean egunean gure bezeroei goreneko kalitateko produktua eskaini nahian, “My Tea el Arte del Té” etengabe ari da produktuen kalitatea mantentzen eta hobetzen. Helburua hori delarik, ikaragarri zaintzen ditugu gure nahasketetan erabiltzen ditugun osagaiak, eta gure te eta infusio usaingozatuak zorroztasun handiz egiten ditugu. Gure nahasketetako espezieak, loreak eta baiak egoki aukeratuta eta neurtuta daude, eta beti erabiltzen ditugu fruituak eta usain gozo naturalak. Te eta infusioak eskuz nahasten dira, osagaiek berezko usain eta testura izan dezaten.

Freskotasuna eta biltegiratzea

“My Tea el Arte del Té” saltokian garrantzi handia ematen diogu gure nahasketen produkzioaren maiztasunari, eta estuki kontrolatzen dugu gure produktuen ontziratzea eta biltegiratzea.

Te eta infusio ugari eskaintzen baditugu ere, gure eskaintza 145 erreferentzietara doitu dugu, dendan errotazioa optimizatze aldera eta produktuaren freskotasun osoa mantentze aldera.

Trazabilitatea

Nazioarteko kolaboratzaileekin egiten dugun lana oso garrantzizkoa da, uztarik onenetako tea ez ezik, produkzio mugatuko teak edo aparteko landarategietako teak eskuratzeko. Uztatik hasi eta biltegiratzeko aldi guzti-guztiak Europako Batasuneko arau zorrotzei jarraiki kontrolatuta daude, horrela besterik ez baitzaio azken kontsumitzaileari kalitate handiko tea bermatuko. Bestalde, trazabilitate sistemaren kudeaketa egokia eginez, dendan erreferentzia bakoitzeko zein sail kopuru dugun jarraipena egin dezakegu.

BIO egiaztagiria


EU Organic Bio Logo

Gure te eta infusio BIO guztiek Europako Batasuneko legezko eskakizun eta araudien araberako ziurtagiria dute, eta kalitateko kontrol zehatzak betetzen dituzte, ingurumeneko arauen betekizunari dagokionez. Bermatu egiten dugu gure BIO produktuak ongarritzeko gai, pestizida eta herbizida kimikorik gabeko lur landuetakoak direla eta BIO egiaztagiria duten lursailetan konposatu naturalak erabiltzen direla , epe luzera produktibitate jasangarria egiaztatzeko, eta ezinbestean, ingurumena babesteko.

BIO produktu guztiak bereizita tratatzen eta biltegiratzen dira. Gure BIO nahasketa aromatikoek kalitateko kontrol zorrotzak izaten dituzte, eta lehengai organikoekin bakarrik egiten dira. Produktu organikoen fabrikazio-prozesu osoan ezartzen dira kontrolak, hasi laborantzatik eta BIO ontziratze etiketatzea egiten denera arte. Hartara, kontsumitzaileek segurtasuna izanen dute gure te eta infusioek ingurumeneko arau zorrotzen arabera ekoiztu direla.

India eta Sri Lanka lurraldeak aitzindariak izan dira laborantza biologikoaren garapenean. BIO egiaztagiria eskuratzeak kostu finantzario altua eskatzen du, eta horrenbestez, ekoizle txikiek ezin izaten diote laborantza eredu horri jarraitu. Hala eta guztiz ere, nabarmentzekoa da ekoizle txiki askorekin ari garela elkarlanean, eta belaunaldiz belaunaldi ari direla zentzuzko eta arrazoizko nekazaritza aurrera eramaten, ohiko moldeak erabiliz; eta nahiz eta BIO erregistroa ez izan, ingurumena eta gizakion osasuna bermatzen eta zaintzen ari direla.

DOC eta IGP teak

Gure te Darjeeling beltz eta Pu-erh gorri guztiek Jatorrizko Izendapen Kontrolatua dute.

Darjeeling te beltzak Indiako Bengalako estatuko mendebaldeko lursailetan landatuak, ekoiztuak, manufakturatuak eta prozesatuak dira, Himalaiako mendikatearen magalean. Tearen munduko merkatuan te horiek faltsutzea arazo larria denez, aurre egiteko Indiako Tearen Batzordeak DARJEELING markako logotipoa erabiliz arautzen eta babesten ditu.

Pu-erh teari horrela deitzen zaio Yunnan probintziako hegoaldean den Pu´er herritik datorrelako. Assamica barietateko hosto eta kimuekin egindakoak eta Yunnaneko hegoaldeko te arbola zaharretatik bereziki egindako teak bakarrik dira PU ERH izenekoak, eta horregatik, 2009. urtetik behar bezala babestuta daude Geografia Identitate Babestua izendapena atxikita.