Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu.
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Nor da MyTea, el Arte del Té?

Tearen eta haren milaka urteko historiari zor diogun miresmenagatik sortu zen gure enpresa. Urteetan edabe horren zale izan garenez, tearen mundua arakatu dugu, berarekin batera hainbat eta hainbat usain gozo, kolore eta kulturetan barneratuta. Zaleak izatetik harat, jakin-minez eta gurariaz sektoreko profesional gisa hezten joan gara, eta zenbat eta mundu honetatik gertuago egon, orduan eta sentipen-esperientzia sakonagoan egin dugu murgil kikara bete te hartu dugun aldiro.

Azkenik, 2011ko urrian, ametsa egia bihurtu zen, geure berezko te marka sortu eta Donostian “MyTea, el Arte del Té” ireki genuen.

“MyTea, el Arte del Té” online-dendan munduko eremu produzitzaile (Txina, Japonia, India, Sri Lanka, Taiwan, Hegoafrika,…) onenetako te eta infusioak dira soltean salgai. Te beltz, berde, gorri, zuri, oolong, eta ongizaterako infusio eta rooibosak kontu handiz hautatuz, betiere, terik edo infusiorik onena aukeratzeko aukerarekin.

Halaber, “MyTea, el Arte del Té” oline denda, te edo infusio on batez gozatzeko ezinbesteko osagarriz hornitua dago. Horietaz gain, gutizi aukeraketa ugaria da bertan, hala nola, “Tea Time” tarteari laguntzeko galleta ingelesak moduko produktu tipikoak daude. Marmeladak, gozokiak eta txokolateak dira gainerako produkturik kutunenak.

“MyTea, el Arte del Té”-aren nahia da munduan tearen eta infusioen aldeko grina hedatzea, egunetik egunera jendeak bizi dezan milurteko historia duen arte honen eskarmentua. “Te-dastatzaile adituak” gara eta uzta bereziak ezagutzea dugu gustuko, eta aparteko landaretegietako teak dastatu nahi izaten ditugu. Bide batez, gure bezeroei horietarako proposamenak egiten dizkiegu, haiek ere goza dezaten eta zentzumenak doi ditzaten.

Zalea bazara edota mundu honetan hastekoa bazara, lilura zaitez MyTea online-dendako te eta infusioekin, eta ezagut ezazu Tearen Artea.

Gure etenik gabeko jarduna, eskarmentua eta denbora askoko eskaintza zure gustu eta beharren araberako te edo infusioa eskuratzeko lagungarria izango da, eguneko edozein alditarako izanda ere. Horrenbestez, bertaratu zaitez gure dendara, aurrez aurre artatuko zaitugu-eta.