Saskia hutsik dago
Terik bikainena eta finena te zuria dela diote, hosto osoak hartu beharrean kimurik samurrenak eta berrienak bakarrik jasotzen baitira, eta landarearen energia biltzen da horietan. Bereziki Txinan ekoizten da, Fujianeko mendi altuetan, eta merkatuan duen prezio altua artisau-ekoizpena izateari egozten zaio, eskukada txiki bat biltzeko kimu ugari behar dira-eta.
Gaztetasunaren elixirra omen da, naturak eskaintzen digun antioxidatzailerik indartsuenetakoa izateaz gain (te berdea baino hiru aldiz gehiago), E eta C bitaminetan oparoa delako.
Te zuriak te berdeak baino teina gutxiago du; zehazki, haren erdia besterik ez du, eta nahikoa diuretikoa da.