Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu.
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Berdea

Te berdearen ezaugarririk nabarmenena oxidaturik gabeko tea izatea da, haren osagaiak naturalean diren bezalakoak mantentzen baitira. Horregatik jotzen da sendagai naturaltzat.

Te berdea berez antioxidatzailea denez, zahartze-prozesua atzeratzeko lagungarria da, eta garbigarria (likidoak eta toxinak kanporatzen ditu) izateaz gain, digestio-laguntzailea da. Te berdea mineraletan, sodioan, fluorrean eta A, B, eta C bitaminetan aberatsa da, eta sistema inmunitarioa sendotzen du. Halaber, gorputza babesten du birusak edo infekzioak direnerako. 

Te berde txinatarren eta japoniarren arteko aldea elaborazio-prozesuan datza. Te berde japoniarrean hostoak oxidatzen dituzten mikroorganismoak suntsitzeko lurrinetan lehortzen dira, belar freskoaren zaporea gordetze aldera. Te berde txinatarrean, aldiz, hostoak labean edo sutan lehortzen dira, eta horrela ukitu txigortua eransten zaio.