Saskia hutsik dago
Rooibosa edo Redbusha zuhaixka baten adar mehetatik sortzen diren orratz itxurako hosto finetatik sortzen da. Nahiz eta rooibosa ez den tearen landaretik sortua, osasunerako onuragarria da oso; esate baterako, bitamina eta mineraletan eduki altua du eta digestioan laguntzeko eta erlaxatzeko propietate ugari ditu. Rooibos infusioak ez du teinarik eta tea hartu beharrean infusio hau hartzea oso egokia da, bereziki une lasaietarako. Aukera ona da haurrek hartzeko eta teinarekin ondoeza nabaritzen duen jendeak hartzeko; eta baita haurdunaldietarako ere.
Rooibosa oso ona da egarria asetzeko. Beroa nahiz hotza har daiteke, eta betiere, garbia eta usaintsua da, esnearekin nahastuta nahiz esnerik gabe. Nork bere gustuko osagaiak erants ditzake, eta koktel eta errezetak egiteko ere egokia da.