Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu.
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Horia

Te horiari Bost Dinastien tea dela esaten zaio, antzina familia inperialak bakarrik kontsumitzen zuelako. Oso antioxidatzailea da, hostoak aurretik biltzen baitira. Hori horrela, antioxidatzaileak gorde egiten direnez, minbiziaren aurkako ondorioak izateaz gain, hanturaren aurkako ondorioak ere baditu. Hartzidura eta lehortze-prozesuari esker taninoak ez dira garatzen. Te horia ez da garratza; zapore gozoa du eta arina da urdailerako.

Te horia metabolismorako eta digestiorako onuragarria da. Mineral ugari ditu, esaterako, kaltzioa, burdina, fluorra, magnesioa eta fosforoa. Gaitasun intelektualerako pizgarria da eta diuretikoa ere bada. Substantzia kaltegarriak indargabetzen ditu, hala nola, alkohola, nikotina eta gorputzeko gantza. Argaltzeko mesedegarria dela diote eta gehiegizko pisua ekiditeko gomendagarria da.